Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, apirilaren 28an, ez dugu aldaketa handirik espero. Goizean hodeiak ikusiko dira, baina ostarteak ere bai, eta seguruenik ateri eutsiko dio. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradak botako ditu; zaparradak noizbehinka trumoitsuak izan daitezke.

Goizean hegoaldeko haize leuna ibiliko da eta arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da, bereziki minimoak, eta Araban eta Nafarroan izotza egin dezake. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 7 gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 2 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da, 2-3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:54an eta 20:14an izango dira, eta itsasbehereak 01:46an eta 14:02an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Balorazioa

"Igandean ezegonkortasun apur batekin jarraituko dugu. Hala ere, goiza, oro har, nahiko lasaia izango da; giro freskoa nagusituko da eta zeruan ostarteak ikusiko ditugu. Zaparrada bakanen bat salbu, ateri eutsiko dio. Arratsaldean, berriz, zaparradak egiteko probabilitatea handiagoa izango da, eta mardulagoak ere izan litezke, batez ere barnealdean. Baliteke kostaldeko leku batzuetan ia euririk ez egitea. Iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean gehienbat, eta horrek tenperatura jaitsaraziko du, batez ere ipar partean", ondorioztatu dute bertatik.